Gazte eta helduentzako irristaketa ikastaro laburra antolatu dugu hiru igandetan zehar. Ander Romoko irakasle jatorrak gidatuko ditu saioak. Ekainaren 21ean eta 28an eta uztailaren 5ean izango dira, 11:00etatik 13:00etara. Portuzaharreko orubean geratuko gara eta handik kirol portura doan bidegorria erabiliko dugu patinatzeko.

Berbalagunek eta Bizarra Lepoaneko bazkideek doan duzue, besteok 10 euroren truke. Ingresoa, izena eman ostean, Euskadiko Kutxako kontuan (3035 0067 66 0670062588) egin behar da. Eraman beharrekoak: patinak, belaunetakoak eta eskumuturrekoak.

Izena eman lehenbailehen, taldea betetzear dago eta!

Etorriko direnak:
Araceli, Joseba, Eva, Santi, Jone, Mertxe O., Izaskun, Igone, Andere eta Mertxe M.

Baten batek esan zigun etorriko zela eta ez dago zerrendan?