Eneko Atxa sukaldari ezaguna eta ona da. Ez dugu ezer berririk esaten horrela.
Eneko Atxa trebea da sukaldean, jakiak prestatzen, txukun erakusten.
Eneko Atxa gaztea da eta gogoa darie bere asmo eta emaitzei. Michelin izar bat edo plater gozoenarekin lotzen dugu gure sukaldaria.
Eneko Atxa gazteenekin aritu da oraingoan. Jolasean, olgetan. Umeekin euskaraz eta sukaldean.
Andoni Lupiañezekin batera Errazetak izeneko umeentzako liburua atondu du.
Umeekin jolasean aritzeko errezetak, ipuinak, trukoak eta ezusteko gehiago.