Muruatik Azedora

Muruatik Azedora


Udazkeneko koloreez gozatzeko moduko ibilbidea prestatu du Mikelek oraingoan, 12 km-ko ibilbidea egingo dugu Muruatik (Araba) hasita.

Muruan, “de las canteras” deritzon parkingean hasiko gara, eta bi tontor zeharkatuko ditugu: Zenigorta eta Azero. Desnibela ez da handia, 300 metrokoa.

GARRANTZITSUA: Mairulegorretako kobazulotik pasako gara, beraz, linterna eraman.

Web orri honetan dago pasa den urtean egindako ruta, argazkiekien. Mikelek tarte bat besterik ez zuen egin.

Azaroaren 27an, 9:00etan Fadurako aparkalekuan lotuko gara, autoa eramateko prest bazaude, esan, beharko dugu eta.