Oiasso museoa / Argazkia: Oarso Bidasoko Hitza

Oiasso museoa / Argazkia: Oarso Bidasoko Hitza


Martxoaren 10ean Gipuzkoara goaz Mahatserriko, Leioako eta Getxoko berbalagunak. Urtero bezala, egun-pasa kulturala eta bazkaria sagardotegian egingo dugu.

Oraingoan Oiasso museoa bisitatuko dugu, berbalagun batek gomendatu zigun, erromatarren garaia jorratzen duen museorik onena omen. Horren ostean Ola sagardotegira joango gara, XIII. mendeko burdinola zaharberrituan bazkalduko dugu, arrastian pote batzuk Irunen eta 20:00ak aldera etxerako bidea hartuko dugu.

Prezioak: 35 € berbalagunentzat eta Bizarra Lepoaneko bazkideentzat, 40 € bestelako lagunentzat. Izena emateko epea zabalik dago, guri abisatu eta Egizuren kontu korrontean (3035 0067 66 0670062588) ingresoa egin zure izen-abizenak ipinita, bestela ez dugu jakingo norena den ingresoa.

Plaza mugatuak dira, hortaz, lehenbailehen etorriko zareten konfirmatzea gomendatzen dizuegu.

Egitaraua
8:45 Algorta Kirikiñon
9:00 Leioa
9:20 Santutxu (Txurdinagako kiroldegian)
11:00 Oiasso museora bisita gidatua
14:00 Ola sagardotegian bazkaria
18:00 Irunen poteoa
20:00 autobusa hartu itzultzeko