Arrabako mendietan ibilbide zirkularra

Arrabako mendietan ibilbide zirkularra

Larunbat honetarako mendi-irteera prestatzen ari gara Getxoko berbalagunok. Hasiera batean gure asmoa zen Enirioko galtzadara joatea, baina Marta, gure gidaria, gaixotu egin zaigunez (animo, Marta, eta arin osatu!) Arrabako mendietan ibilbide zirkularra egitea proposatzen dizuegu. Mikelen gida izango dugu oraingoan, eskerrik asko, Mikel!

Fadurako parkinean 9:00etan lotuko gara. Kotxea eramateko prest bazaude, esan, beharko dugu eta.

Arrabako mendiak, Gorbeialdean, Pagomakurretik irtenda.
Geralekua eta ordua: Fadurako parkinean 9:00etan.
Arduraduna: Mikel
Ibilbidea: 13,2 km, 870 metrotik 1220 metrora igoko dugu, desnibela ez da handia, baina bai gorabeheratsua. Lau tontorretara igoko dugu eta beste ikusmira batzuk izango ditugu. Mikelen ustez ibilbidea nahiko exigentea da, baina ez da zaila (eguraldi onarekin).
Hitoak: Pagomakurre (parkinga) – Atxularko begia – Neberabaltz (Orozkoko nebera)- Ipergorta -Arabakoatxa- Galtzarrieta – Aldabe – Elurretako Ama kapera – Hamaiketako Egiriñaoko Aterpean – Buelta pista klasikotik.

Zer, bazatoz?

Arrabako mendiak: ibilbidearen perfila

Arrabako mendiak: ibilbidearen perfila