Ontonera bidean

Ontonera bidean

Berbaurte berria, iraila, lehengo txangoa… Abian! Eguraldi eguzkitsua, brisa eta kateak olioztatuta. 11 lagun, Eskuinalde, Ezkerralde eta Meatzaldetik hondartzara goaz! Giharrak luzatu behar ditugu, batzuek herdoilduta dituzte udan nagitsu egon ostean…

Bueno ba, martxan! Santurtzira lasai, Portugaletetik gora bidegorrira heldu eta azken bi tropelkideak hartu: ongi etorri, Naiara! Mertxe, aspaldiko! Muskizera goaz, bidegorritik gora eta pistatik behera! BTT! Gu ez goaz ohiko bideetatik

La Arenan gaude, zer arin! Tropela bitan zaituta, bueno, behintzat, abanikoak sortu ziren eta… ejem, batzuk txokora hamaiketakoa hartzeko proposamenari uko egin eta aurrera azkenean, gaitzerdi!

Done Jakue bidetik omen goaz, Kobaronera… Itsalur bidetik ekin behar… baina lehen, eguneko horma dugu aurrean itxaroten, eskaileretakoa… tupustean, “barkatu”, bidean bikote bat, giroa berotzen ari zirenean guk apurtu… kirola, kirola da, haiek berotzen hasita baina gu izardi patsetan. Soinean, edo tiraka, aldatsa igo eta itsaslabarrera heldu, hortik joango gara.

Taldearen lehenengo nazioarteko bidaia, Euskal Herritik Kantabriara igaroko gara, Itsaslur bidetik Pikillo bidera, itsasoa, amildegia, gora, behera, ezker-eskuin… tunela-muga… Stop! Bueno, heldu garela, batzuk aurrera zihoazen Kastro bisitatzera! Ezetz bada, beste batean! Atzera, bagoaz?, “Hamaiketako” hitza aipatu, orain bai, argazkia bota eta Kobaronera goaz, berriro mugalariak… atsedena. Kafea, kolakaoak, muztioak, pintxoak, gailetak… kaloriak barrura, itzultzeko beharrazkoak. Mar, mar, mar, mar, mar, mar… Berriketa apurtu behar, taldekrazia dago, nondik itzuli?

Kobaron, Muskiz, tren geltokia, hurrengora arte, Mertxe! Auzoko errepideetatik mantso-mantso gora….. geldiiiiiiii! Horma-pareta, eguneko Anbototik gora 100metro… eta bidegorrian gaude!! buffffffffffffff, ala, etxera bidegorritik lasai!!

Eta hurrengoa? Bada urriaren 6an!