Berbatxangoa: ibilbide etnotoponimikoa

Berbatxangoa: ibilbide etnotoponimikoa

Azaroaren 17rako ari gara prestatzen gure hurrengo hitzordua. Gorde goiz hori zuen agendetan eta izena eman, autobuseko lekuak mugatuak dira-eta!

Oraingoan eskaintzen dizuegun osteratxoan Erandioko auzune ezberdinak bisitatuko ditugu. Herriari nortasun eta ezaugarri berezia ematen dioten auzoak dira guztiak ere. Askok Goikoa edo La Campa esanagatik, herriko edadekoek Erandio leku-izena erabiltzen dute herriaren ardatza izandako auzoari esateko. Iraganeko gudu-dorre, Andra Mariaren elizatik, Peru eta Mariren hilobitik abiatuko gara. Gure bidean, Asuako Katearen zergatia, antzinako portuaren garrantzi historikoa, Enekuriko kobazulo, Anbotoko Señoraren agerpen, Faoeta izenaren zergati posibleen, San Bernabe ermitaren eta sekula existitu ez ziren hamahiru egunen berri izango dugu. Hori guztia, herriko ikuspegi ederrez horniturik.

Ondo dakizuenez, berbatxangoak Sopelako Aitxu elkarteko kideekin eta Erandioko Berbots euskara-elkarteko lagunekin batera antolatzen ditugu. Irteera hauetan edozein euskaldunek har dezake parte. Gure helburuak dira Sopela, Erandio eta Getxoko euskaldunok elkar ezagutzea, berbalagunon arteko zubiak eraikitzea, eta eskualdean dugun ondareaz jabetzea (naturala, historikoa, arkitektonikoa, kulturala…) beti ere euskararen bidetik.

Noiz: azaroak 17, zapatua
Irteera: 9:00etan Sopelako elizaren aurrean, 9:15ean Algortako Telepizzan, 9:30ean Erandioko metro geltokian.
Nora: Erandio, Asua, Enekuri eta Faoeta.
Autobusa: doan, Erandioko Euskara Zerbitzuak diruz lagunduta.
Aldez aurretik eman izena zure herriko elkartean:
Sopelan: aitxuizuba@gmail.com / 603 894 364
Erandion: www.berbots.org / berbots@gmail.com
Getxon: www.egizu.org/ egizugetxo@gmail.com / 619 935 541 / 616 885 165
Anima zaitezte! Euskara eta kultura, gozatzeko moduko altxorrak.

Fredi Paia gure hizlaria

Algortarra da. 28 urte ditu. Bertsolari, musikari, etnografo eta iritzigilea. Euskal kulturaren biltze eta ikerketa lanean eman ditu azken urteak Labayru ikastegian. Txapel Bete Bertso, Zaharrak Berri Tour, Bertso Tranpak, Hudaltzainak, Payadoreak eta bertsolaritzarekin lotutako ekimen berritzaile askotan hartu du parte eta Algortako Bertsolari Eskolako kidea da.