Lingortako urtegian bizikleta-taldeko kideak

Lingortako urtegian bizikleta-taldeko kideak

Azaroaren 3an joan ziren bizikleta-taldeko berbalagunak Alonsotegira. Joan den astean kronika bidali ziguten, eta guk ipini gabe uzti dugu, gaur arte. Bizikleteroen abenturak gustatzen bazaizkizue, badakizue, prestatu bizikleta eta animatu, talde ederra da-eta!

———-

Hiru urte, hori da itxaron behar izan duguna txango batean bustitzeko! …eta nahi izan dugulako! To, ño!

Hamabietakoa sakratua, lehentasuna argi zegoen: pintxoa eta edaria, gero etxera! Eta noski, bizkitartean euria hasi zen etengabe Alonsotegiko herrian.

Baina goazen hasierara. Iragarpenak gorabehera, eta aurreko gau haizetsu belgurgarria igarota, eguneko lehen argiek hegoaldeko haize-bufada leunagoak ekarri zizkigun, dena dela, baretuago zegoen aurreko egunarekiko, gaitzerdi, eta horri esker tenperatura gozoarekin abiatu ahal izan ginen Portugaleteko zubitik. Artaldera bi ardi gehiago animatu dira oraingo honetan, Xabier eta Jon, eta ez dakit hauek gure historiako lehen euri-txonbo honetan esaterik duten! : )

Arineketan Sestao eta Barakaldo atzean utzi eta Zorrotzara heldu ginen, han tropelako katea handitu zitzaigun Bilboko ibiltariko piezekin. 5 minutu berandu eta tropela urduri… ama birjina Muskildakoa! Zelan etorri diren hauek gaur! Erreboluzionaturik!

Bueno, bada Zorrotza zeharkatzen saiatu eta… han datorrela Feveko trena… buf, hauek konboia gelditzeko gauza dira balizko euriari aurreratzeko! Bederen, tropela maneiatzeko lekua topatu eta han bilduta trena igarotzen ikusi… go go go goazen! Kastrexana ziztu batean zeharkatu eta Barakaldora igaro ginen Deabruaren zubitik Urgozo auzoa bisitatzeko. Geldi! …Ezin da lasai joan tropel honekin, lehengo aldapa ikusi eta handik ausartu direla batzuk, sinesgaitza, aldatsa ikusgarria ikusi, beherantz zihoan bidetik atera, eta gora joan… ein?!

Bueno, bederen gogotsu dabiltzala pentsatu behar! Horrela Alonsotegira heldu ginen, betiko bidegorriari heldu Arbuion, hau da, gustuko dugun aldapa txit polit horretatik gora. Lehenengo begirada hiltzaileak sentitu eta behera… ez zekiten zer zetorren urren oraindik… 60km orduko abiaduran jaitsi, pedalkadik ez eta zas, ezkerretara, pista hartu eta to, ño, hor duzuela aldapa.

Kar, kar, arropa kendu eta bero-bero izerditan blai jartzera! Urtegira goaz, 2km gora, agur behi agurgarri horiek… zulaketa! Kaguen… ba, 5 minutu aldatu dena… galga… minutu gehiago… Xabier eta biok tailerrean urtegirako bidean. 2tartean tropela txiri-txiri, edo azkar-azkar, gora doa gidaririk gabe. Ez du galtzerik.

Urtegiko ingurua ikusi, oinak busti, indarrak berritu, argazkiak atera, berriketan… ummm ttantta batzuk, hobe bagoaz…12ak dira, hamaiketakorik? Maldan behera, arineketan, sirimiria…. behera heldu, zer egin? Gehiengo oso zabalak, te te te, hamaiketakoa nahi! Ados… Alonsotegiko enparantzara heldu, hartu, eta pintxo bila… artaldea lasaitu da.

Ekaitzik ez, euria barra-barra, sabela bete, argazki gehiago, eta bustitzera! Ezkerraldeko Barakaldotik itzuli eta Burtzeñan lehenengo zatiketa… artaldeak indarra galdu baina Getxorantz berdin… Martxa, martxa! Itsasadar ondotik erorketa, edo… geldiketa hobeto esanda, bueno, txapa dirudi, animo, txalpelduna!

Eta horrela…. amaierara arte! Abendura arte!