Irrintzi ikastaroa: kartela

Irrintzi ikastaroa: kartela

Bi eguneko ikastaro berezia prestatzen ari gara, Amaia Garcia Uriondoren laguntzari esker. Berak azalduko baitigu irrintzien historia eta esanahia zein den; eta irakatsiko digu arnasa kontrolatzen, eta baita irrintzi edo zantzo laburrak eta luzeak ondo botatzeko eta amaiera egokia egiteko teknikaren oinarria zein den ere.

Gernikan egin zuten bezala egingo dugu Getxon ere. Hemen duzue Gernikan egindakoaren kronika eta argazkiak.

Noiz: otsailak 14 eta 21 (biak), ostegunak, 19:00-20:30
Non: Algortako Aldai patronatuan (Itxasgane, Karitatea 1, behea)
Matrikula: doan