Bizikleta-taldekoak Gueñesen

Bizikleta-taldekoak Gueñesen

Esan beharra dago pasa den zapatuan eguraldia alde izan genuela etxetik atera ginenean, eta nahiz eta zerua hodeitsu egon hasieran, gutxinaka-gutxinaka, garbitzen joan zen eta giro eguzkitsua izan genuen azkenean. Hala eta guztiz ere, haizea kontra izan genuen bide osoan zehar, kontrako haize boladek ez zuten askorik laguntzen, baina hala eta guztiz ere aurrera jarraitzea lortu genuen, halako gauzak ez dira problema guretzat! Guk edozeri aurre egin diezaiokegu-eta.

Goizean esnatu, eta nahiz eta denbora izan bizikletan konponketaren bat egiteko, berandutu egin zitzaidan; 9:10ean etxetik atera, Fadurara joan eta bizikleteroak ez zeudela ohartu nintzen, orduan zubira abiatu nintzen bakarrik, han haiekin Fadurakoekin elkartu nintzen, zubia pasatu eta beste aldean Dabid zain zagoen. Ondoren Soduperako bidea hartu genuen, Zorrotzan falta zirenekin geratu eta Alonsotegi, Arbuiotik… pasatu eta Sodupera heldu ginen, han Dabidek sorpresatxoa prestatua zuen, Sodupeko antenara igotzea, sorpresa polita, jejeje, orduan aldapa igotzeko prestatu eta hari aurre egin genion gogotxu!

Bakoitzak bere erritmoan igo ondoren, denak goian elkartu eta indarrak berreskuratu genituen, fruitu lehorrak, barrita energetikoak, fruta janez eta ur tragoren bat hartuz. Inguruko bistak bikainak ziren eta eguraldia ere berdintsu, han bertan giro eguzkitsua primeran etorri zitzaigun, handik ordu erdira, lehen igotako aldapa jaitsi genuen (batzuok jaitsiera mendian zehar egin genuen besteek igotako errepide beretik) eta Sodupeko herrira heldu gienen, han txango guztietan bezala, taberna batean geldiunea egin genuen, nola ez! Ez dago bizikleta txangorik taberna barik, jejeje,esan beharra dago tabernako barra primerakoa zela, pintxo mordoa zegoen hantxe! Orokorrean, txango gehienetan, gelditzen garen tebernetako barrak oso eskasak izaten dira. Bakoitzak bere refrigerioa eta pintxoa hartu eta zertxobait eguzkia hartu ostean, berriro bueltako bidea hartu genuen, hasierako partean haizea alde izan genuen, horrek erritmoa azkartzea lortu zuen, laguntza bikaina guretzat! Azkenean ia 60 km egin genituen guztira, ez dago gaizki! Baten batek, txangoa egin eta gero, bainua hartzera joan zen Azkorrira, ideia bikaina! Nik, aldiz, etxerako bidea hartu nuen.

P.D: Txango honen ostean, baten bat triatloi munduan sartzera ausartuko da! Beharbada Egizuk bere trialoi taldea osatuko du, eta Iron Man proban parte hartuko du, imaginatuuuuuu!

Irteera honetan ez dago argazkirik, pena, baina bueno, hurrengoetan aterako ditugu.

Hurrengora arte.

Unai