Udako berbalaguna martxan!

Udako berbalaguna martxan!

Getxon, urtero legez, euskara udan ere gertu izan nahi dugunontzat prestatzen ari gara udako berbalagun taldeak 😉

Ekainean zehar izena emateko aukera dago, eta berbalagun taldeetako kide batzuk animatzen hasiak dira. Ekainaren 27an, erabakiko dugu taldeak zein egun eta ordutan lotuko diren. Uztaileko lehenengo astean lehen saioak izango dira, eta horrela, astero elkartuko gara terrazetan, eguzkitan, izozki bat jatera edo garagardo bat elkarrekin edatera, uztailean eta irailean zehar.

Herrian bazaude eta talderen batean sartu nahi baduzu, deitu lasai! 616 885 165 (Garazi)

Edo nahiago baduzu e-posta bidali helbide honetara: egizugetxo@gmail.com