Berbatxangoa: Uribe Kostako talaiak

Berbatxangoa: Uribe Kostako talaiak

Igande honetan emango diogu segida Berbatxangoen ekimenari. “Uribe Kostako talaiak” gaia hartuta Xabier Alberdi Lonbide historian doktoreak gidatuko gaitu eskualdeko talaia esanguratsuetatik.

Itsasoaren egoeraren eta gerta zitezkeen arriskuen berri izateko, arrain sardak edo baleak bistaratzeko, itsasontzi handiak ikusi atoian eramango zituzten atoiontziei jakinarazteko… hauek dira Uribe Kostako talaiek betetzen zituzten funtziotariko batzuk. Eta guk ondoko talaia hauek bisitatuko ditugu: Talaganeta Sopelan, Atalaia etxea Barrikan eta Gorliz eta Armintzako talaiak.

Oharra: mendiko arropa eta zapatak eraman behar dira txango honetara.

Sopelako Aitxu, Erandioko Berbots eta Egizuren arteko egitasmoa duzue Berbatxangoena, eta indarberrituta dator udazken honetan. Autobusez joango gara eta helduek 3€ pagatzen dute, umeak doan, aldez aurretik eman izena zure herriko elkartean. Sopelan: aitxuizuba@gmail.com / 603.894.364; Erandion: berbots.org / berbots@gmail.com / 630.404.171; Getxon: egizu.org / egizugetxo@gmail.com / 619.935.541.

Sarean irakurgai:

Bizkaia eta Gipuzkoako talaiak eta seinero-postuak, desagertzeko zorian / Gaur8 2010eko apirilaren 30a