Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak ordenantzen inguruko hitzaldia antolatuko du hilaren 23an.
Euskara elkartean urteak daramatzagu gai hau lantzen eta oraingoan gaia zabaldu nahi dugu. Ordenantzak Udal mailako legeak dira (lege guztiak bezala, derrigorrez bete beharrekoak) eta hizkuntza eskubideak ere, lege bihurtu nahi ditugu gure herrian.
Gaia hobeto ezagutzeko, urtarrilaren 23an Paul Bilbao Sarria (Kontseiluko idazkari nagusia) izango dugu Villamonte kultur etxean, 19:30ean.
Leave A Comment