argazkia © Herrigune

argazkia © Herrigune

Hitzaldi eta tailer hauen bitartez hausnartu eta bizi egin nahi dugu espazio publikoa umeen begietatik, horretarako Ttipi studioko lagunekin batera “Umeen lekua hirian” hitzaldira gonbidatzen zaituztegu helduok, otsailaren 3an. Eta otsailaren 7an gurasoek eta 6-10 urte arteko umeek “Algorta, abenturarako espazioa” deituriko tailerra egingo dugu. Denok gonbidatuta zaudete, jarduera hauek doan dira eta izena eman behar da: 685 73 29 63 / sendigetxo@yahoo.com.

argazkia: Frato CC BY-NC-SA 2.0

argazkia: Frato CC BY-NC-SA 2.0

1) HAZIBIDEAK Hitzaldia + mahai ingurua helduentzat: “UMEEN LEKUA HIRIAN”

Noiz: otsailak 3, asteartea, 17:30-19:30
Non: Zabala ikastetxeko liburutegian (Zabala 3, Algorta)
Norentzat: guraso eta hezitzaile euskaldunentzat
Haurtzaindegi-zerbitzua: doan (aurretik jakinarazi)
Izena eman: 685 73 29 63 (Lander) sendigetxo@yahoo.com

Ttipi studioko dinamizatzaile batek ALGORTA [BER]DESKUBRITZEN programaren aurkezpena egingo du; honen helburuak, arrazoia eta saioak azalduaz. Ondoren hizlarien aurkezpena egingo da eta haien hitzaldiei sarrera egingo zaie.

Umeak izan gaitezke hirian?

Eukene Fernandez Dobaran (Solasgune, Leioa)
Umeen eta hirien arteko erlazioa aztertzea aukera ona da hirien osasungarritasuna eta edonorren hazkunderako eskaintzen dituzten baldintzak ikuskatzeko. Umetasuna parametro gisan hartzeak balio digu, ezberdintasunen baldintzarik gabeko onarpenean oinarrituta, komunitateen erlazio-ereduak eta espazio fisikoak berriz konfiguratzeko.

Berramesten egitasmoa

Mireia Baz eta Maialen Gorosabel (Txatxilipurdi, Arrasate)
Haurren autonomia, harremanak, euskara eta espazioan oinarritzen da Berramesten egitasmoa. Hitzaldian, proiektu honen ibilbidearen inguruan hitz egingo dugu; Ludotekako paretak apurtzetik herria herritarrekin batera eraldatzeko eta eraikitzeko prozesu parte hartzaile batean murgildu da.

Francesco Tonucci EHUko jardunaldietan / argazkia: Agirregabiria CC BY-NC-SA 2.0

Francesco Tonucci EHUko jardunaldietan / argazkia: Agirregabiria CC BY-NC-SA 2.0

2) Familientzako tailerra, guraso eta umeak batera: “ALGORTA, ABENTURARAKO ESPAZIOA”

Noiz: otsailak 7, larunbata, 11:00-13:00
Non: Aldai patronatua (Karitatea, 1, Algorta)
Norentzat: 6-10 urte artekoentzat, gurasoekin batera
Haurtzaindegi-zerbitzua: doan (aurretik jakinarazi)
Izena eman: 685 73 29 63 (Lander) sendigetxo@yahoo.com

Algorta, abenturarako espazioa

Algortari umeen perspektibatik begiratuko diogu, eta herria berdeskubrituko dugu ikaskuntza eta abenturarako esparru gisa. Horretarako, abentura jolas bat (ginkana) egingo dugu elkarrekin, leku arriskutsuak edo ‘puntu beltzak’ identifikatuko ditugu, eta espazio publikoari buruz hasnartuko dugu.

Algorta[ber]deskubritzen: hitzaldia eta tailerra

Algorta[ber]deskubritzen: hitzaldia eta tailerra

Resumen de la información en castellano

Algorta [ber]deskubritzen tiene como objetivo reflexionar sobre la relación que los/as niños/as tienen con el entorno urbano y el uso que hacen del espacio público junto con educadores/as y padres/madres. Para ello hemos organizado una mesa redonda en Algorta el día 3 de febrero (Zabala, 17:30), que tiene por titulo Umeen Lekua Hirian en la que contaremos con la participación de Solasgunea y Berramesten. Además, esa misma semana, el día 7 de febrero (Aldai, 11:00), dinamizaremos un taller dirigido a niños/as y padres/madres que hemos llamado Algorta Abenturarako Espazioa, donde intentaremos re-descubrir el pueblo como un lugar de aprendizaje y aventura. Para participar en estas actividades es necesario hablar en euskera.