Sukaldariak lanean

Sukaldariak lanean

Apirilaren 13an, astelehena, 20:00etan, Aldai Patronatuan elkartuko gara lehen Euskarabazkaria antolatzeko. Gogoz bazabiltza animatu! Saltsa berri hau prestatzeko lagun eta ideia bila gabiltza. Konfirmatu email bidez (egizugetxo@gmail.com) edota whatsapp bidez (644 277 155).

Menua aukeratu, erosketen ardurak banatu eta eguna prestatu, horiexek izango dira bileraren nondik norakoak, ezin baduzu honetan parte hartu 18rako izena eman dezakezu lasai asko.

Euskarabazkaria: apirilaren 18an, larunbata, 14:30ean, Bidebitarte txokoan (Sarrikobaso 2, Algorta)

Euskarafariak! Zer dira Euskarafariak (edo kasu honetan Euskarabazkaria)? Nortzuk dabiltza honetatik tiraka? Gastronomia, euskara eta giro atseginean ibiltzea gustatzen bazaizu, gonbidatuta zaude. Hemen duzu azalpen luzexeagoa nortzuk garen eta zein den gure helburua.

Xedea: Euskaldunok elkar ezagutzeko eta elkartzeko, euskaldun zaharrak zein berriak izan, euskaraz berba egiteko, jateko, abesteko, gozatzeko.
Ideiak eta proposamenak: Proieku hau denon artean egingo dugu, ideiak eta peoposamenak botatzeko epea zabalik dago (otsailaren 26an gure lehen bilera izan genuen Aldai Patronatuan). Hemen behean duzue bilera horretako informazioa: non, zer eta noiz egin nahiko genituzkeen gauzak.
Non: txoko batean edo jantoki batean. Txokoetan merkeago eta erosoago. Jantokietan euskara bizirik dagoela erakusteko, herrian ikusgarritasuna izateko.
Noiz: Hilean behin edo bi hilean behin, edo…
Nortzuk: euskaldunak eta euskara ikasten ari garenak, baldintza bakarra euskaraz aritzeko gogoa.
Prezioa: 12€ – 15€ artean, trago luzea aparte. Aldez aurretik eta izena emateko 10€ emango dira, otorduaren ostean kontuak atera eta gero falta den diru zatia ordainduko da bertan.
Nola: Talde txiki batek menua aukeratu, erosketak egin eta prestatuko luke; kantutegiak eraman, txisteak eta pasadizoak kontatzeko prestatu. Jantoki batean bada, prezioa kontratatu, lekua, denbora, kantutegiena goian bezala.
Zenbat: 10 eta 30 lagun artean.