Bizikleta-taldea, Argalario

Bizikleta-taldea, Argalario

2015a urte biribila izaten ari da bizikleta-taldeko kideentzat, eta zergatik galdetuko duzue zuek? Bada, aurtengo lehen eta azken irteerak Enkarterrira bira izango direlako. Klasikoa bihurtu zaigu 70 kilometroko itzulia, eta taldekideek horixe aukeratu dute hurrengo proposamen modura.

Heldu aurreko egunetan, eguraldiaren arabera erabakiko dugu aurrera egin ala ez. Adi egon uatsapari eta posta-zerrendako mezuei 🙂

Eguna, ordua eta lekua: abenduak 12, larunbata.
Geratzeko lekuak:
Fadurako Parkinean: 9:00
Bizkaia Zubia Portugaleten: 9:25
Kilometro-kopurua: 71km. Trena (renfe/feve) edo Metroa bidean: Bilboraino
Ibilbidea: http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=44816
Zailtasuna: erraza baina luzea. Trena bidean dago ia etengabe.
Oharra: arropa egokia eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963

Oharra:
Talde honetatik sortzen diren deialdiak topaketak dira, lagunen arteko ibilbideak.
Ez dago antolakuntzarik, deialdia egiten duenak ez du ez konpromisorik ez erantzunkizunik eta ekitaldi hauetan parte hartzea modu erabat librean egiten da, inongo izen ematerik gabe eta baldintzarik gabe.

Talde honetatik egindako deialdien esanahia zera da: norbaitek adierazten du kirola egin nahi duela eta gustatuko litzaiokeela lagunduta egitea. Giro jatorrean kirolaz gozatzeko gogoa baino ez da eskatzen.