Naturaren garrantzia umezaroan

Naturaren garrantzia umezaroan

HAZIBIDEAK ekimenean hiru proiektu eta horien izenean bost lagun, Maite, Miren, Kristina, Maite eta Kakun, izan genituen J. B. Zabala ikastetxeko mahai-inguruan. Balmasedako Eduki elkartearen ibilbideaz zerbait jakin ahal izan dugu, basoan astean behineko topaketa, heldu zein ume, Haitzuri hondar eskola hasiberriaren pausuak Sopelako hondartza eta eskualdeko basoetan, eta, azkenik, Kutxa Ekoguneko Baso-eskolaren proiektuaren pilotajeaz eta inguruko ikastetxeekin (Hernaniko Langile ikastetxea eta Donostiko Amara berri) egiten hasi diren lanaz berba egin dugu.

Hauexek aipatu ditugun kontzeptu batzuk:
– Zentzumen guztiak aktibatzen dira, modu lasaiagoan, pausatuagoan.
– Autonomia eta jakinmina pizten dira.
– Kontzeptu abstraktuak modu zehatzean bizi ahal ditugu.
– Alfabetizazio berdea lantzen dugu.
– Psikomotrizitatea ez da mugatzen gela batera, etengabeko lanketa dago.
– Etorkizun jasangarriago baterako hezten ditugu umeak.
– Elkarbanatze arazoak sahiesten dira.
– Genero rolak apaltzen dira.
– Jolas motak biderkatzen dira.
– Animalia izatera bueltatzen dira.
– Talde lana sustatzen da.
– Etika bat lantzen da, espiritualitatea.
– Osasuna hobetzen da. (Richard Louv autorea aipatu dugu)

Maite, Miren, Kristina, Maite eta Kakun, eskerrik asko!

Maite, Miren, Kristina, Maite eta Kakun, eskerrik asko!

Esperientzia ederrak eta aurrera begirako erronkak partekatu genituen. Zer sortuko da hemendik aurrera? Gorlizko basoan ostegunetan beste familia batzuen topaketaren berri ere izan dugu, horretan interesa baduzu, esaiguzu eta kontaktuan ipiniko zaitugu. Gure esku ere badago ikastetxeetako zein gure familien harremana hurbiltzea naturara.

Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi, eta honen antolakuntzan lagundu diguzuen J. B. Zabalako lagunei, Hezkuntzako kideei eta begiraleei ere.