Euskaraz bizitzeko asteburua izaten da elurretara antolatzen duguna. Iraupen-eskia praktikatzeko aukera zabaltzen dugu 5 urtetatik aurrerakoentzat, eta eskiatu gura ez dutenentzat erraketekin ibiltzeko plana ere badago.
Noiz: Martxoko bigarren asteburuan joango gara aurten, martxoaren 11an irten (ostirala, 19:00, Fadurako markesina) eta martxoaren 13an buelta (igandea, 21:00 ak aldera). Lekuak gordetzeko guri idatzi edo deitu: 622 433 085 / egizugetxo@gmail.com.

Asteburu-pasa honek bi helburu nagusi ditu: euskaraz lagun artean zein familia giroan bizi eta gozatzea eta horren ohikoa ez den iraupen-eskia egiten ikastea begirale euskaldunekin (urtero joaten zaretenontzat kirol horretan sakontzea).
Egonaldia Jakan izango da, Oroel hotelean, eta pistak Somport estaziokoak izango dira.

Prezioak :
150 € / Berbalagun, Egizuko taldeetako eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideek 120 €
Ama edota aitarekin doan lehen umeak 120€ (%20ko deskontua) / 96€ (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek).
Ama edota aitarekin doan bigarren umeak 90€ (%40ko deskontua) / 72€ (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek).
Ama edota aitarekin doan hirugarren umeak 60€ (%60ko deskontua) / 48€ (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek).

Prezioaren barruan: autobusa, egonaldia (Lau izarreko Oroel Apart-hotelean, hirunaka edo launaka), bi gosari, larunbateko afaria, 2 egunen forfaitak, 2 orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua.

Aurten Somport estazioan ez dago taberna zerbitzurik, beraz iraupen-eski ikastaroa goizez izango litzateke. 

Behar ditugun datuak: izena eta bi abizenak, kontakturako telefonoa, posta elektronikoa, umeen kasuan adina, NAN zenbakiak eta altuera eta oinaren neurria.

Edozein zalantza baduzue, hemen gaituzue: 622 433 085 eta egizugetxo@gmail.com
Diru sarrera egiteko: Bizum bidez, eman sakatu eta elkartearen izena jarri, Egizu. Gogoratu zuen izen-abizenak jartzen.

 

Izena emateko: Bete hurrengo formularioa edo idatzi 622 433 085.

Izena emateko: Bete hurrengo formularioa edo idatzi 622 433 085.