Kaixo, lagunok, ikasturtea ondo baino hobeto hasteko moduko plana prestatzen ari gara Egizutarrok, Getxoko berbalagun eta euskaltzaleok gonbidatuta zaudete irailaren 24ko egun pasa eder honetara. Larunbat goizerako bi planen artean aukeratu beharko duzue, horren ostean elkarrekin bazkalduko dugu Etxeandia Garardauak lantegiaren txokoan. Horren ostean bertsozaleok plana dugu Algortako Muxikebarrin, bertan izango delako Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusiko lehen saioa.

Ea, bada, has dezagun!

“Uribe Kosta urdin orlegia”, 10:00etan Plentziako metroan topaketa

Tantak elkarteko lagunek “Uribe Kosta urdin orlegia” deituriko dibulgaziozko ibilbidean lagunduko gaituzte, Plentziako Plasentia Butron museoan bisita gidatua egingo dugu, eta iragan marinela ezagutuko, baita Uribe Kostako historiaurrea ere. Bertatik mendian zehar Urdulizerantz joango gara, aldapa ertaina baina asfaltatua pasatuz. Barrikako goikaldetik Bizkaiko kostalde ederra ikusteko aukera izango dugu. Beti joango gara ibilbide asfaltatuetatik.
Iraupena: 3h 30min
Luzeera: 5km
Zailtasuna: ertaina
Hasiera: Plentziako metroan.
Bukaera: Etxeandia Garagardotegia

Etxeandia Garagardotegian bisita-gidatua eta dastaketa, 11:30ean bertan

(11:00etan Algortako metroan)
Jon Etxeandiak gaztetandik izan zuen enologia, txakolingintza, sagardagogintza eta garagardogintzaren jakinmina. Edari horiek familiako etxean betidanik ekoizten ziren. 2011. urtean hasi ziren lehenengo frogak egiten eta otsailerako bazen lehenengo Etxeandia Garardaua botila kalean. Jonekin Urdulizko euren lantegian garagardoa zelan egiten duten ikasi, ikusi eta dastatuko dugu.
Bitartean garagardoa zelan dastatzen den ikasi gura baduzue, esteka honetan Jonen azalpen-bideoa izango duzue.

Bazkaria 14:00etan

Etxeandiako txokoan izango da. Bazkaria egun hauetan zehaztuko dgu eta izena ematen duzuenoi jakinaraziko dizuegu. Ordainketa gure baieztapena jaso ostean egingo duzu. Hemen formularioan izena emateko esteka.

Txangoaren kostua: 5€ (Uribe Kostako dibulaziozko ibilbidea Tantak elkartearen eskutik edo Garagardtegiaren bisita-dastaketa).
Goizeko plan batean bakarrik animatuko bazina, primeran, guri jakinarazi 619935541.