Udazkena heldu da eta gero eta plan gehiago ditugu, oraingoan proposamen batekin gatoz!
Azaroaren 9an 17:00etan eta 18:30ean, Iparra Galdu Gabe zikloaren barruan, Fadurako Areto Nagusian, Musik’Haria konpainiaren PAPOGORRI ikuskizunak gozatzeko aukera izango dugu. Animatuko zarete? 3 urtetik aurrerako umeentzat egokia
Papogorri ikuskizunak, collageak, ipuinak eta txotxongiloak uztartzen dituen istorioak, musika eta irudizko taularatze baten bidez, txori ttipi baten abentura kontatzen digu. Txori honek kantuz adierazten du bere haserrea, norbaitek arraultza bat ezarri diolako bere habian. Orduan, basoko bidea hartzen du egilea aurkitzeko! Bere ondoko auzoak ezagutuko ditu, baina, aurkituko ote du erruduna ?
PAPOGORRI, Euskara entzun eta ulertzen hasteko hitzordu ludiko eta iniziatikoa, entzute aktiboa eta irudimena garatuz.
Naia Robles Aranguiz & Oihan Delavigne-Robles. Naia musikan eta kantuan murgildu den euskal familia batetik dator. 20 urtez erakasle izan ondotik, musikan eta artean formakuntza ezberdinak segitu ondoren, bere bidea musikoterapian segitzen du. Bere pasioa, Oihan, bere semeari transmititu dio. Berak ipuin horren soinu guziak irudikatu eta sortu ditu.
Istorio baten bidez, zentzumen eta soinu esperientzia berri bat txikiekin partekatzeko aukera ematen du ikuskizunak. Esperientzia sentsorial berri bat, soinuekin jolastuz, ipuinarenalegiazko mundura sartzeko.
Haurrei entzumen aktiboa, arreta, ulermena, soinuarenezagutza eta irudimena garatzeko aukera eskaintzen die.
Istorio dibertigarri, absurdoa izanez, egileek desberdintasunaren onartzeari buruzko hausnarketa bat proposatzen dio publikoari.
Taldea
-
- Naia Robles Aranguiz : kontalaria
- Oihan Delavigne : argi eta soinu sorkuntza
Gonbidapena jasotzeko bete hurrengo formularioa, idatzi sendigetxo@gmail.com helbidera edo deitu 622 433 085 (Aitziber) telefonora.
Leave A Comment