Lizar Begoña idazleak gidatutako egitasmoa dugu Kluba, hilean behin, astearteetan, B1 eta B2 mailarako egokiak diren irakurgaiak proposatuko ditugu eta denon artean komentatu, zalantzak argitu eta gozatu! Algortako Villamonte kultur etxean izango dira topaketak 19:30ean.

Euskaltegian ikasten bazabiltza edota euskalduna bazara baina euskarazko liburuak irakurtzeko ohiturarik ez, eta berriro ere euskaraz irakurri nahiko bazenu, hauxe da zure lekua.

2024ko udazkenerako liburuak:

Urriak 8, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Bekatua (B2)

Goiatz Labandibar idazlearen eleberria. Erain argitaletxea. Villamonteko liburutegian aleak eskuragarri izango dituzte mailegatzeko.

Azaroak 12, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Bilbao New York Bilbao (B2)

Kirmen Uribe idazlearen eleberria. Elkar argitaletxea.

Abenduak 10, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Begira zenbat argi, maitea (B2)

Annie Ernaux Literaturako Nobel saridunaren eleberria. Xabier Aranburuk itzulia. Igela argitaletxea.

Villamonteko liburutegian eskuragarri izango dituzue irakurriko ditugun liburuak.

Leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea: labur.eus/irakurlekluba
Informazio gehiago: 619935541 Garazi / egizugetxo@gmail.com