Egizuko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dugu, yoga egiteko, egurra lantzeko zein plaza dantzekin gozatzeko taldeetan parte hartu nahi baduzu, orain da momentua! Euskaraz ulertu eta berba egitea beharrezkoa da parte hartzeko.
YOGA
๐งโโ๏ธ YOGA ๐งโโ๏ธ aurrez-aurre egiteko ikastaroa izango dugu urritik ekainera, Hasier Rekondo irakaslearen eskutik. ๐ Astelehen eta asteazkenetan 19:40etik 21:10era Algortako Aldai Patronatuan. Urriaren 2an izango da gure lehen saioa.
๐Noiz: astelehen eta eguaztenetan
โฑOrdutegia: 19:40 โ 21:10
๐ปNon: ๐ Aldai Patronatua, Karitate kalea 1, Algorta
Prezioa: hiruhilekoa 120 โฌ
๐ Ekarri beharrekoak: esterilla eta manta bat
โ๏ธ Izena emateko: 722 789 302 / egizugetxo@gmail.com
EGUR-TAILUA
โ๏ธ๐ชต Egur-tailuan Juan Ramon Muelak gidatuko du hilean behin taldea egurra lantzeko teknika ezberdinak irakatsiz. Gainerako astelehenetan autoikaskuntzan ibiliko gara, elkarri laguntzen. Aditua zein hasiberria bazara lekua izango duzu gure taldean. Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu.
๐ Noiz: astelehenetan
โฑ Ordutegia: 17:30 โ 20:30
๐ป Non: ๐ Basagoiti 69, behea, Algorta
Prezioa: ikasturtea 164 โฌ
โ๏ธ Izena emateko: 722 789 302 / egizugetxo@gmail.com
PLAZA-DANTZAK
๐๐ฝ๐บ๐ฝ Euskal plaza-dantzak ikasi eta praktikatzeko taldea gara, konpromisoa eskatzen dugu ostegunetan parte hartzeko. Iraileko azken ostegunean bilera egingo dugu konpromisoak zehazteko.
๐ Noiz: ostegunetan
โฑ Ordutegia: 20:00 โ 21:00
๐ป Non: ๐ Aldai Patronatua, Karitate kalea 1, Algorta
Prezioa: DOAN
โ๏ธ Izena emateko: 722 789 302 / egizugetxo@gmail.com
Leave A Comment