Eta euskaraz egiten badugu?
Berbalagunean parte hartzeko izen ematea zabalik!

Ezagutu Getxon dauden taldeak ( berbalaguna, bizikleta-taldea, mahai-jolas eta rolariak, mendi-taldea, dantzak, sOrtuak…)

Euskaraz ikasten ari zara eta ez duzu Mintzapraktika ezagutzen? Edo zure herrian euskaraz gehiago hitz egin dadin lagundu nahi duzu? Jadanik zabalik da aurtengo ikasturtean Mintzapraktikan izena emateko epea.

Irailean eta urrian zehar izena eman dezakezu eta azaroko lehenengo astean zure taldekideak ezagutuko dituzu.

● Mintzapraktika egiteko nahi beste plan aukeran.
● Aisialdi esperientzia aberasgarriak partekatzen dituzte.
● Mintzalagunek elkarrekin euskara bizi eta erabiltzen dute.
● Euskal Herrian 8.000 lagun inguru elkartzen gara mintzapraktika saioetan.

Eman izena HEMEN  … eta euskaraz egiten badugu?

Euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritzeko.

Mintzapraktika lasai egiteko aukera izateko 4-5 laguneko taldeak osatu ohi ditugu, astero ordubetez elkartzeko konpromisoa hartuz zure mingaina dantzan jarriko duzu.

Parte hartzeko hainbat aukera eta modu daude, aurrez-aurre,  berbapaseoak (paseatu bitartean euskaraz egiteko talde txikia) Informazio gehiago: 619935541 (Garazi).

Eman izena beheko formularioa betez … eta euskaraz egiten badugu?