Ikasturte honetarako proposamena prest daukagu. Ondo dakizuen bezala, Txokoan idazle eta itzultzaileekin elkartu egiten gara, urritik maiatzera solasaldi bana izaten dugu hilero liburu baten bueltan, izan daiteke eleberria, ipuin-bilduma saiakera zein poesia. Zerrenda ekain eta uztailean TXOKOAn parte hartzen dugunon ekarpenekin osatzen dugu urtero. Hemen behean duzue ikasturte osorako landu dugun proposamena. Hilabetez hilabete irakurtzeko gogoz bazabiltzate gure solasaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
2024-2025 ikasturteko TXOKOAren solasaldiak:
Urriak 24, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Txoria hodeien artean
Urtzi Urkizu. Saiakera. (Bertan behera)
Azaroak 28, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Bichta Éder
Eneko Bidegain, Eleberria “Iparra Galdu gabe” ekimenaren baitan antolatuta
Abenduak 19, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña. Eleberria. 2022ko Igartza Saria.
Urtarrilak 30, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Leire Azkargorta (itzultzailea), Nadezhda Krupskaia (idazlea). Saiakera.
Otsailak 27, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga. Eleberria.
Martxoak 27, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu. Poesia.
Apirilak 29, *ASTEARTEA*,19:30, Villamonte Kultur Etxean // Mesfida zaitez
Bea Salaberri. Eleberria.
Maiatzak 20//Villamonte Kultur Etxean // Txoria hodei artean
Urtzi Urkuzi. Saiakera
Leave A Comment