Euskara bizi eta erabili nahi dugulako elkartuko gara GURASOLAGUN talde berezi honetan urtarriletik martxora gure 5 urtetik gorako seme edo alabekin. Plana ezagutu nahi duzu?
Guraso eta umeon artean euskaraz ondo pasatzeko plana prestatu dugu neguko 6 arratsaldeetan, bi astetik behin elkartuko gara ordubetez mahai-jolasetan aritzeko. Umeen adina 5 urtetik aurrera, mahai-jolasak adin horretarako egokiak izango direlako. Baldintza bakarra euskaraz aritzeko konpromisoa.
Datak: urtarrilak 16 & 30, otsailak 13 & 27 eta martxoak 13 & 27, ostegunak
Ordutegia: 17:00
Lekua: Aldai Patronatua, Karitate kalea 1, behea, Algorta
Beharrezkoa: euskaraz komunikatzea
Izen ematea: esteka honetan egizu.eus/berbalaguna
Zalantzarik: 722 789 302 (Rozio)
Leave A Comment