Euskaraz bizitzeko asteburua izaten da elurretara antolatzen duguna. Iraupen-eskia praktikatzeko aukera zabaltzen dugu 5 urtetik gorako haurren eta helduentzat, eta eskiatu gura ez dutenentzat erraketekin ibiltzeko plana ere badago. Helduek ere euskaraz berba egin behar dute.
Martxoko hirugarren asteburuan joango gara aurten, martxoaren 14an irten (ostirala, 19:00, Fadurako markesina) eta martxoaren 16an buelta (igandea, 21:00 ak aldera). Aurre izena emateko, formularioa bete, guri idatzi edo deitu: 622 433 085 / sendigetxo@gmail.com
Asteburu-pasa honek bi helburu nagusi ditu: euskaraz lagun artean zein familia giroan bizi eta gozatzea eta horren ohikoa ez den iraupen-eskia egiten ikastea begirale euskaldunekin (urtero joaten zaretenontzat kirol horretan sakontzea). Egonaldia Jakan izango da, Oroel hotelean, eta pistak Somport estaziokoak izango dira.
Prezioak :
Helduak 205 € / 165 € Berbalagun, Egizuko taldeetako eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideek.
Ama edota aitarekin doan lehen umeak 170 € / 136 € (bazkideek eta berbalagunen seme-alabek).
Ama edota aitarekin doan bigarren umeak 125 € / 100 € (bazkideek eta berbalagunen seme-alabek).
Ama edota aitarekin doan hirugarren umeak 85 € / 68 € (bazkideek eta berbalagunen seme-alabek).
Prezioaren barruan: autobusa, egonaldia (Lau izarreko Oroel Apart-hotelean, hirunaka edo launaka), bi gosari, larunbateko afaria, 2 egunen forfaitak, 2 orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua. Behar ditugun datuak: izena eta bi abizenak, jaiotze data, kontakturako telefonoa, posta elektronikoa, umeen kasuan adina, NA zenbakia eta altuera eta oinaren neurria.
Edozein zalantza baduzue, hemen gaituzue: 622 433 085 eta sendigetxo@gmail.com. Guztiontzako lekurik ez dagoenean zozketa bidez erabakiko dugu nork hartuko duen parte. Lekua duzula baieztatzen dizugunean diru sarrera egiteko: Bizum bidez, eman sakatu eta elkartearen izena jarri, Egizu.
Izena emateko: Bete hurrengo formularioa https://labur.eus/iraupeneski2025 idatzi sendigetxo@gmail.com helbidera edo deitu 622 433 085.
Leave A Comment