Berbalagunean izena emateko aukera dago jadanik! Urtarrilean zehar izena eman dezakezu eta laster zure taldekideak ezagutuko dituzu.
MINTZAPRAKTIKA: EUSKARA ZALETASUN
Aurten ere talde berriak:
Ikasturte honetan, “Eta euskaraz egiten badugu?” lemapean kaleratutako kanpainan, zaletasunen inguruko taldeak sortzeko deia egin zen. Dei horri erantzunez, hainbat dira herri ezberdinetan martxan jarritako taldeak.
Gurean; urteak martxan dugun bizikleta-taldea, yoga ikastaroa, egur-taila, mahai eta rol jolasen taldea, eta berriro martxan jarri dugun berbalagunon mendi taldeak ditugu adibidez.
Izen ematea zabalik:
Urte berriarekin batera egitasmoan izena emateko epea zabaldu da herri askotan.
Irailetik talde ugari daude martxan, baina aukera dago talde berriak sortzeko eta zaletasun berriak proposatzeko.
Urtarrilean Berbalagunean izena emateko aukera
-
-
- 2025eko urtarrilean zehar izango da zabalik Mintzapraktikan izena emateko 2. epealdia.
- Mintzapraktikan Getxon hasi nahi izanez gero beheko formularioa betetzea duzu aukerarik onena.
-
#EginDezagunEuskaraz
#ZaletuEuskaraz
Leave A Comment