Urteroko Berbalagunon txangoa prest daukagu Bilbo, Uribe Kosta eta Getxoko berbalagunok. Karrantzan ibiliko gara aurten, Laurita Siles artistaren eskutik Mutur beltz proiektura bisita gidatua egingo dugu lehenik, eta La Tejera auzoko Casa Felisa jatetxera elkarrekin bazkaltzera joango gara.

Menuaz zalantzarik baduzu guri galdetu, menu begetarianoa ere izango dugu eta. Umeen kasuan prezioa aldatzen da, interesa baduzu galdeiguzu. Betiko legez bazkalostea musikariek girotuko dute eta elkarrekin kanta eta dantza egin ahal izango dugu. Lekuak mugatuak dira, beraz, eman izena ahalik eta lasterren! Berbalagun eta gurasolagunek lehentasuna izango dugu.

Mutur beltz proiektuari buruz gehiago jakiteko, hemen duzu webgunea. Eta Laurita Silesen lana hobeto ezagutzeko bere portfoliorako esteka hauxe da.

Egitaraua eta ordutegiak:


10:00 URDULIZ, Aita Gotzon 29, Batzoki ondoan.
10:20 ALGORTA, Telletxe 2, markesinan.
10:45 BILBO, Circo Amateur del Club Deportivo Kalea, 30-24, (Santutxu)
12:00 Kafea edo edaria Casa Felisan, La Tejera auzoan

12:45 Mutur Beltz proiektura (Ahedo auzoa) bisita gidatua
14:30 Casa Felisa jatetxean (La Tejera) bazkaria
19:00 bueltako busa

Prezioak:


Helduak. Kafea/edaria goizean + busa + menua = 40€
Helduak. Kafea/edaria goizean + Busa + menu begetarianoa = 40€
Umeak. Goizeko edaria + busa + umeen menua = 22€

Zalantzetarako:


Bilbon: berbalaguna@aek.eus / 607 530 132
Getxon: egizugetxo@gmail.com / 722 789 302
Uribe Kostako berbalaguna: ukberbalaguna@gmail.com / 722 710 595
Urduliz: berbalagun.urduliz@gmail.com

Ordainketa bideak


TRANSFERENTZIA: EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian, norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa ES20 3035 0067 66 0670062588
BIZUM bidez DOHAINTZA/EMAN atalean sartuta (ezin da BIDALI atalean egin) Egizu elkartea idatzi edo 04438 kodea erabili. OHARRA: Ez dago telefono zenbaki batekin lotuta. Zalantzarik baduzu: 722 789 302

Izena emateko


FORMULARIOA behean edota esteka honetan.