Lizar Begoña idazle eta euskara irakasleak gidatutako egitasmoa dugu Kluba, hilean behin, astearteetan, A2, B1 eta B2 mailarako egokiak diren irakurgaiak proposatuko ditugu datorren udaberrirako eta denon artean komentatu, zalantzak argitu eta gozatu! Algortako Villamonte kultur etxean izango dira topaketak 19:30ean.
Euskaltegian ikasten bazabiltza edota euskalduna bazara baina euskarazko liburuak irakurtzeko ohiturarik ez baduzu, eta berriro ere euskaraz irakurri nahiko bazenu, hauxe da zure lekua.
2025eko udaberrirako liburuak:
Martxoak 11, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Zimurrak (A2-B1)
Paco Rocaren komikia, itzultzaile lanetan Bego Montorio. Aztiberri argitaletxea. Villamonteko liburutegian aleak eskuragarri izango dituzte mailegatzeko.
Apirilak 8, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Euskal Herrietako ipuin bilduma (B1)
Juan Kruz Igerabide. Denonartean argitaletxea.
Maiatzak 13, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Maitasun kapitala (B2)
Karmele Jaioren eleberria. Elkar argitaletxea.
Villamonteko liburutegian eskuragarri izango dituzue irakurriko ditugun liburuak.
Leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea: labur.eus/irakurlekluba
Informazio gehiago: 619935541 Garazi / egizugetxo@gmail.com
Leave A Comment