(Des)kontrolatuta antzerki laburra eta horren osteko solasaldia izango dugu Karmele Larrinaga eta Iratxe Urkiaga aktoreekin martxoaren 18an, goizez RKEko areto nagusian (Romo) eta arratsaldez Fadurako areto nagusian (Algorta). Erreserbatu zure lekua beheko formularioan
Kontatzen dugun honek zuzen jotzen digu, beharrizana sentitzen dugu egunerokotasunean integratuta dagoen genero indarkeria eta horren ondorioei buruz berba egiteko. Portaera asko onartuta ditugula konturatzeko eta hau aldatzen hasi behar garela oihukatzeko.
Testua Iratxe Urkiagak idatzi zuen 2018an eta hainbat sari eskuratu dituzte: “Pabellon 6″ko publikoaren saria eta aktore onenaren saria eta Deustuko Unibertsitateko “Antzerki labur sozialeko bigarren jardunadietan” aktore onenaren saria. Itziar Ituñok zuzendari lanak egin ditu.
📆 Martxoak 18, asteartea
⏰ 9:30 & 11:00, RKEko areto nagusian, Romo
🕰️ 17:30, Fadurako areto nagusian, Algorta
🎟️ Sarrera librea, lekua ziurtatzeko eman izena ✍🏽 https://labur.eus/des-kontrolatuta
Terapeuta eta pazientea. Prest al gaude barruan daukaguna ateratzeko? Isilik egoteak arazo gutxiago ekarriko dizkigu… edo gehiago? Badaezpada, utziko diogu gure iluntasunari argi izpi batzuk sartzen? Arnastu, lasaitu eta izan.
Ondorengo tertulian egunerokotasunean onartuta dauden egoeren aurrean hausnartuko dugu, sentiarazi dugun horri izena ipini eta espazioa emango diogu, genero indarkeriaren aurrean sentsibilizazioa sustatu nahi dugu.
Leave A Comment