Aurten ere elkartuko gara San Nikolas plazan, ekainaren 23an, astelehena, 18:00etatik aurrera udako solstizioa ospatzeko. (Abajo en castellano)
Egitarau oparoa prestatu dugu Algortako hainbat eragileren artean, bertan aurpegiak margozteko tailerrarekin hasiko gara Eskubeltzeko begiraleen eskutik, hauen ostean Diskofesta magikoaz gozatuko dugu. Ondoren Pro Bolivia elkarteko bi talde datoz Boliviako eskualde bakoitzeko dantza banarekin: Tinkus San Simon altiplanoko dantza eta Confraternidad C. Oriente Edo ekialdeko probintziako dantza. Filipinetako dantzetaz gozatzeko aukera ere izango dugu Sikap elkarteko kideon eskutik.
Geroago, txokolate-jana eta munduko postreak izango ditugu Abian, San Nikolas Zabalik eta Getxoko Etorkinen Federazio elkarteko lagunek prestatuta. Jatekoa banatzen duten bitartean Albeko bertsolarien emanaldia izango da oholtzan. Txondorraren prestatu eta Itxartuko dantzariak etorriko zaizkigu konjurua eta Urdiaingo San Juan Kantaita aurkeztera.
Konjuruarekin batera sua piztu eta haren inguruan dantzatuko dugu jaiari bukaera emateko. Animatu eta etorri, denok zaudete gonbidatuta!
Egitaraua:
-
- 18:00 Aurpegia margotu gura duzu? /Eskubeltz
- 18:30 Diskofesta magikoa
- 19:30 Dantzak /Pro Bolivia, Sikap eta Pagkakaisa.
- 20:00 Txokolate-jana eta munduko postreak /Abian kultura elkartea, Getxoko Etorkinak Federazioa eta San Nikolas Zabalik
- 20:30 ALBEko bertsolariak
- 21:00 Konjurua & Urdiaingo San Juan kantaita /Itxartu Dantza Taldea
Sua piztu, aurten zer ekarriko duzu sutara botatzeko? Plastikorik ez, mesedez.
“Udako solstizio jaia” batzordeko antolatzaileak: Abian kultura elkartea, ALBE Bertso eskola, Eskubeltz, Egizu Getxo Euskaldun elkartea, Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioa, Itxartu dantza taldea, Mujeres Con Voz eta San Nikolas Zabalik.
Laguntzaileak: Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua eta Azebarri Kultur Elkartea
El lunes 23 de junio nos encontraremos en la plaza San Nikolas de Algorta como todos los años para festejar el solsticio de verano.
Programa:
18:00 Pintacaras /Eskubeltz
18:30 Discofiesta Mágica
19:30 Danzas / Pro Bolivia, Sikap y Pagkakaisa.
20:00 Chocolatada y postres del mundo /Abian kultura elkartea, Getxoko Etorkinak Federazioa y San Nikolas Zabalik
20:30 Bertsolaris de ALBE
21:00 Conjuro & cantaita de San Juan de Urdiain /Itxartu Dantza Taldea
23:00 Fin de fiesta! Fogata
La comisión está formada por Abian kultura elkartea, ALBE Bertso eskola, Eskubeltz, Egizu Getxo Euskaldun elkartea, Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioa, Haria eten barik elkartea, Itxartu dantza taldea, Mujeres Con Voz y San Nikolas Zabalik.
Colaboradorxs: Servicio de Euskera del Ayuntamiento de Getxo y Azebarri Kultur Elkartea
18:00 Pagpipinta ng mukha /Eskubeltz
18:30 Pagtatanghal ng Mahika
19:30 Katutubong Sayaw /Fraternidad Cruceña, Pagkakaisa, Sikap, Tinkus San Simon
20:00 Tsokolate /Abian kultura elkartea, Getxoko Etorkinak Federazioa at San Nikolas Zabalik
20:30 Bertsolaris ng ALBE
21:00 ENGKANTO at awitin ng San Juan de Urdiain /Itxartu Dantza Taldea
23:00 Tapos na ang salo-salo! Pagsisiga (Bonfire)
ABIAN KULTUR ELKARTEA | ALBE | ESKUBELTZ | EGIZU | ITXARTU TALDEA | GETXOKO ETORKINAK FEDERAZIOA | MUJERES CON VOZ | PAGKAKAISA | PROBOLIVIA | SAN NIKOLAS ZABALIK | SIKAP | ZABALAKO IGEMGA KATUWANG
AZEBARRI KULTURA ELKARTEA | GETXOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Leave A Comment