Udazkeneko planak antolatzen hasi gara.  Bizikletaz 🚴🏾🚴🏽‍♀️ ibili nahi? Bizikletazaleok eta berbalagunok, gure asteburua prestatzen ari gara, irailaren 12tik 14ra, Vasco Navarro bide berdean ibiltzera joateko. Animatu gurekin iraileko bigarren asteburuan, Debagoienan bide berdearen zati bat egitera, gazte, ume eta helduok batera, asteburu-ederra euskaraz bizitzera.

BIZIKLETA-ASTEBURUA

Gure asteburua prestatzen ari gara irailaren 12tik 14ra bizikletaz 🚴🏾🚴🏽‍♀️ Vasco Navarro bide berdean ibiltzera joateko.

Larunbatean, Arantzazutik irten Oñatira eta Oñati-Bergara-Soraluze eta buelta egingo dugu. Bidean,  herrietako alde zaharreko kaleak, monumentuak, parkeak, TxokolateixiaUsako izeneko parkea eta ur-jauziaArrikrutzeko kobakArantzazu… ikusteko aukera izango dugu.
Igandean,  Arantzazutik irten Oñatira eta Oñati-Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatza eta buelta egingo dugu. Bidean zer (kaleak eta monumentuak, Santa Barbara eta Monterron parkeak), Urkulu urtegia eta horren inguruko bidegorria), …

Kotxe partikularretan joango gara eta bizikletak eramateko furgoneta alokatuko dugu. Arantzazuko Aterpetxean 2 gau pasako ditugu afariak eta gosariak barne.

Prezioa:  72,60 €
Prezioaren barruan: bi gau, bi afari, bi gosari eta bizikleten garraioa.

Eraman beharrekoak: bizikleta, toalla eta larunbateko zein igandeko bazkariak.

Fadurako parkinean geratuko gara, ostiralean, 19:00etan.

Izena emateko: bete ondorengo formularioa, https://labur.eus/Bizikletaasteburuadebagoienan, idatzi 622 433 085 (Aitziber) edo sendigetxo@gmail.com helbidera.