Berriro ere, SENDIk antolatu dituen zenbait ekimenen berri eman nahi dizuegu, eta, bide batez, parte hartzera animatu. Ez galdu aukera, eta animatu etortzera!

HITZALDIA: EGUNEROKO ESTRESA ETA HAURREN GARAPEN EMOZIONALA. Estresa haurren egunerokoan: nola eragiten duen eta nola lagundu inguruko hitzaldi bat antolatu dugu Mireia Centenoren eskutik. Gaur egungo haurren egunerokotasuna faktore ugarik baldintzatzen dute: kezkak, ezusteko egoerak, lagunarteko harremanak, etxerako lanak, teknologia, eskolaz kanpoko ekintzak… eta beste hainbat jarduera edo gertaera. Faktore horiek guztiek eragin zuzena izan dezakete haurren buru-osasunean. Askotan, gurasoen edo hezitzaileen esku ez dauden egoerei egin behar diete aurre, eta horrelakoetan, egokia da tresna eta estrategia egokiak eskaintzea, haurrak pixkanaka egoera horiek kudeatzen ikas dezaten. Hala ere, badaude gure esku egon daitezkeen eta neurri batean kontrola ditzakegun beste hainbat faktore ere, eta horietan arreta jartzea funtsezkoa da haurren ongizatea bermatzeko

 

Mireia Centeno. Psikologian lizentziatua eta psikopedagogian lizentziatua. Haur eta nerabeen psikologia espezializatua. Hainbat arlotan lanean aritu ondoren, prebentzioan, hazieran eta hezkuntzan jarri dut nire begirunea, haurtzaroarenganako errespetuan eta konfiantzan oinarrituz. Gaur egun osasun psikologo moduan egiten du lan hezkuntza arloan eta psikologia elkargoko hezkuntza sailaren arduraduna da.

Nori zuzendua: gurasoei, hezitzaileei eta hezkuntzan interesa duen edonori.

Hizkuntza: euskaraz, aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko da Telegram kanalaren bidez

Urriak 27, astelehena, 17:30 ean, Algortako Villamonte Kultur Etxean.

Aforo mugatua, izena emateko hurrengo formularioa betez edo 622 433 085 telefonora deituz.: labur.eus/HAZIBIDEAKMIREIACENTENO

Hitzaldia doan da eta haurtzaindegi-zerbitzua egongo da baina aldez aurretik eskatu behar da, hurrengo formularioan adieraziz edo 622 433 085 telefonora deituz.