
Egizuko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dugu, yoga egiteko zein egurra lantzeko taldeetan parte hartu nahi baduzu, orain da momentua! Euskaraz ulertu eta berba egitea beharrezkoa da.
YOGA
🧘♂️ YOGA 🧘♀️ aurrez-aurre egiteko ikastaroa izango dugu urritik ekainera, Hasier Rekondo irakaslearen eskutik. 👉 Astelehen eta asteazkenetan 19:40tik 21:10era Algortako Aldai Patronatuan. Urriaren 1ean izango da gure lehen saioa.
🗓Noiz: astelehen eta eguaztenetan
⏱Ordutegia: 19:40 – 21:10
💻Non: 🏠Aldai Patronatua, Karitate kalea 1, Algorta
Prezioa: hiruhilekoa 126 €
📍 Ekarri beharrekoak: esterilla eta manta bat
✍️ Izena emateko: 722 789 302 / egizugetxo@gmail.com
EGUR-TAILUA
⚒️🪵 Egur-tailuan, autoikaskuntzan ibiliko gara, elkarri laguntzen. Aditua zein hasiberria bazara lekua izango duzu gure taldean. Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu.
🗓 Noiz: astelehenetan
⏱ Ordutegia: 17:30 – 20:30
💻 Non: 🏠Basagoiti 69, behea, Algorta
Prezioa: Kontsultatu prezioa.
✍️ Izena emateko: 722 789 302 / egizugetxo@gmail.com

Leave A Comment