
Idoia Carramiñana idazleak gidatutako egitasmoa dugu Kluba, hilean behin, astelehenetan, B1 eta B2 mailarako egokiak diren irakurgaiak proposatuko ditugu eta denon artean komentatu, zalantzak argitu eta gozatu! Algortako Villamonte kultur etxean izango dira topaketak 19:00etan hasita.
Euskaltegian ikasten bazabiltza edota euskalduna bazara baina euskarazko liburuak irakurtzeko ohiturarik ez, eta berriro ere euskaraz irakurri nahiko bazenu, hauxe da zure lekua.
2025eko udazkenerako liburuak:
Urriak 13, 19:00, Villamonte Kultur Etxean // Zomorrotu (B2)
Aintzane Usandizaga idazlearen nobela eta ipuin-bilduma. Elkar argitaletxea. Villamonteko liburutegian aleak eskuragarri izango dituzte mailegatzeko.
Azaroak 10, 19:00, Villamonte Kultur Etxean // Bihotz museo bat
Leire Vargas idazlearen irudipena poema-bilduma. Elkar argitaletxea.
Abenduak 1, 19:00, Villamonte Kultur Etxean // 39 lore (B2)
Amancay Gaztañaga antzerkia. Susa argitaletxea.
Villamonteko liburutegian eskuragarri izango dituzue irakurriko ditugun liburuak.
Leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea: labur.eus/irakurlekluba
Informazio gehiago: 619935541 Garazi / egizugetxo@gmail.com

Leave A Comment