
Ikasturte honetarako proposamena prest daukagu. Ondo dakizuen bezala, Txokoan idazle eta itzultzaileekin elkartu egiten gara, urritik maiatzera solasaldi bana izaten dugu hilero liburu baten bueltan, izan daiteke eleberria, ipuin-bilduma saiakera zein poesia. Zerrenda ekain eta uztailean TXOKOAn parte hartzen dugunon ekarpenekin osatzen dugu urtero. Hemen behean duzue ikasturte osorako landu dugun proposamena. Hilabetez hilabete irakurtzeko gogoz bazabiltzate gure solasaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Izena emateko: labur.eus/irakurzaleak
2025-2026 ikasturteko TXOKOAren solasaldiak:
Urriak 30, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Arrakasta – BERTAN BEHERA
Jasone Osoro. Saiakera.
Azaroak 20, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Patrizioak eta Plebeioak
Kepa Altonaga. Saiakera.
Abenduak 18, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Kanbodiako enbaxada
Garazi Ugalde (itzultzailea), Zadie Smith (idazlea). Eleberria.
Urtarrilak 29, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe. Eleberria.
Otsailak 26, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Gizon barregarriak
Joxean Agirre. Eleberria.
Martxoak 26, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Zoriona edo antzeko zerbait.
Karmele Mitxelena. Eleberria
Apirilak 23,19:30, Villamonte Kultur Etxean // Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola. Eleberri eta ipuin-bilduma.
Data zehazteke//Villamonte Kultur Etxean // Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez. Ipuin-bilduma.
_______________

Leave A Comment