Badator Bizilagunak 2025!  Aurten “Etxean edo txokoan, sareak elikatzen” lelopean, Getxon hainbat kultura eta jatorritako familiak bazkalorduan mahai baten inguruan eseriko gara kulturarteko bizikidetza sustatzeko. Nork bere etxeko atea zabaldu eta beste familia batekin otordu bat partekatuko du. Bazkaria  partekatzeaz gain, beraien errealitateez eta esperientziez mintzatzeko aukera izango dute.

Hori, datorren azaroaren 16an gertatuko da Getxoko etxe, txoko, egongela eta beste hainbat tokitan.  Bazkalorduan elkartuko dira bi kulturak,  beste familiarekin batera zapore, ezagutza, interes eta esperientzia komunak partekatzeko. Dinamizatzaile eta mahai zapi baten laguntzaz, aurreiritziak eta estereotipoak gainditzeaz gain, elkar hobeto ezagutu eta lagunkide berriak sortzeko aukera bat da, gure herri eta hirietan kultura aberatsagoa eta anitzagoa bultzatuz.

Zer da Bizilagunak? Begiratu zure ingurura! Jatorri ezberdinetako pertsonak ikusiko dituzu zure herriko kaleetan. Galdetu al diozu inoiz zure buruari zerk bultzatu zituen hona etortzera edo zeintzuk diren euren zirrarak, usteak, interesak edota esperientziak? Behar bada, zu zeu ere beste herrialde batetik etorri zara eta ez duzu bertan bizi den jendea ezagutzeko aukerarik izan. Getxon bizi diren familiak harremanetan jartzea, binaka, bazkari batean, bertokoak eta beste herrialde batzuetatik etorritakoak da helburua. Hau da, Getxon bizi den familia batek (bertokoa izan edo etorritakoa) beste familia bat gonbidatuko du bere etxera, eta elkarrekin bazkalduko dute. Bazkari horren aurretik eta bazkarian bertan dinamizatzaile bat egongo da.

Nork har dezake parte? Getxoko edozein familiak, bertokoa izan, edo beste herrialde batetik etorritakoa izan. Familia diogunean, elkarbizitzaz ari gara, hitzaren zentzurik zabalenean. Gogoa baduzue jakiteko zuen auzoan eta zuen herrian zer jende, familia, kultura, hizkuntza, gastronomia… dagoen, eta tarte atsegina eta aberasgarria pasa nahi baduzue, ekimen hau interesatuko zaizue. Prozesu osoan zehar eta bazkarietako batean dinamizatzaile izan nahi baduzue, prestakuntza saio batean emango dizuegu beharrezko informazio guztia. Zaren lekukoa zarelarik, zure bikote, kuadrila, lagun edota familiarekin, oztopoak urrutiratu eta errealitate berriak ezagutzeko gogoz bazaude, ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU! Guzti hau jakinda, parte hartzea gustatuko litzaizueke?

Noiz?

2025eko azaroaren 16an

Nola hartu nahi duzu parte?

Familia/talde anfitrioi bezala zure etxean/ txokoan

Gonbidatutako familia beste etxe/ txoko batera

Dinamizatzaile modura Bizilagunak bazkarietan

Bazkari bat partekatzeko edo dinamizatzaile izateko pertsona interesatuek izena eman beharko dute izen-emate formularioa betez labur.eus/bizilagunak25

Zalantzak & informazio getxobizilagunak@gmail.com/  622 433 085