AZAROAN BAGOAZ ARTIKUTZARA!
Basoz eta pagadi ederrez inguratutako Artikutza paraje zoragarrian asteburu pasa egingo dugu. Artikutza Donostiako lurretan dagoen auzo txikia da, 3.700 hektareako esparrua da eta Donostiako Udalerriarena da 1919 urteaz geroztik. Euskal Herrian dagoen baso ederrenetarikoa da, naturaz blai egitea nahi duenarentzako toki aproposa.
📍 Egitaraua:
Ostirala: auto partikularretan Artikutzara
🍄🌳🥾 Larunbata: ibilbidea basotik eta ibaien ertzetatik. Ibilbidean, pagadi ederrak, erreka garbiak eta ur jauzia ikusiko dugu. Ibilaldi egokia da Artikutza ezagutzeko bere errekurtso natural eta historikoen berri izateko.
🍄🌳 🥾 Igandea: mendi ibilbide erraza, familian egitekoa, Artikutza, urtegi zaharrari buelta
Giro paregabea 😉.
✅ Ostatua Artikutza aterpetxean hartuko dugu.
- Prezioa: helduak 25€, 5 urtera arteko umeak 12,50 €, 6 eta 16 urte bitartekoak 15 €
Prezioaren barne: bi gau, bi gosari, 2 askari eta larunbateko ibilbidea. - Eraman beharrekoa: Ostiraleko tupper afaria eta lo zakua
- Larunbateko Afaria eta bazkariak denon artean aurrerago lotuko ditugu.
Antolatzaileak: Sendi Proiektua & Uribe kostako berbalagunak
📝 Informazioa eta izena ematea:
labur.eus/Artikutzara
📞 622 433 085 (Aitziber) 722 710 595 (Fabio)
📧 sendigetxo@gmail.com & ukberbalaguna@gmail.com


Leave A Comment