UK berbaLANEAN egitasmo berria ezagutzen duzu? Uribe Kostako Berbalagunen Auzolanak izango dira 🐜🐜🐜. Eskualdeko proiektu agroekologiko bat ezagutu eta laguntzera joango gara urtaro bakoitzean.

Udazkeneko data :
📆 Abenduak 14, domeka,
⏰ 9:00etan
📍Plentziako metro geltokian

Elordiñe Baserria (Musurieta auzoa, Barrika): mendia, lantzarrak, lurra eta animaliak errespetuz zainduz, inguruarekin sinbiosian aritzen den baserritar proiektua izango dugu.

Eman izena aldez aurretik: labur.eus/berbalanean
Zalantzarik? Hemen gaude: 722 710 595