Urteroko Berbalagunon txangoa prest daukagu Bilbo, Uribe Kosta eta Getxoko berbalagunok. Amillubi proiektua ezagutu eta elkarrekin Txindurri iturri sagardotegian bazkari musikatuaz gozatuko dugu.
Animatuko al zarete? ✍️ labur.eus/amillubi
Menuaz zalantzarik baduzu guri galdetu, menu begetarianoa ere izango dugu eta. Umeen kasuan prezioa aldatzen da, interesa baduzu galdeiguzu. Betiko legez bazkalostea musikariek girotuko dute eta elkarrekin kantu eta dantza egin ahal izango dugu. Lekuak mugatuak dira, beraz, eman izena ahalik eta lasterren! Berbalagun eta gurasolagunek lehentasuna izango dugu.
Amillubi proiektuari buruz gehiago jakiteko, hemen duzu webgunea.
👉 AMILLUBI:
Eusten gaituen lurra ondasun kolektibo bilakatzeko helburuarekin abiatu dugu Amillubi Taupaka proiektua. Herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak izan ditzaten, elkarrengana batu garen mugimendu agroekologikoa gara eta lurra babestea dugu helburu.
👉 Txindurri iturri SAGARDOTEGIA: hemen duzu webgunea.

Egitaraua eta ordutegiak:
10:15 URDULIZ, Aita Gotzon 29, Batzoki ondoan.
10:30 ALGORTA, Telletxe 2, markesina.
10:20 SOPELA, Sabino Arana 18, Sertutxa markesina.
10:55 BILBO, Circo Amateur del Club Deportivo Kalea, 30-24, (Santutxu)
12:30 Amillubira bisita
14:30 Bazkari musikatua
19:00 bueltako busa
Prezioak:
Helduak: busa + menua, kafea barne = 57€
Menu begetarianoa aurrerago zehaztuko dugu interesatuokin.
Zalantzetarako:
Bilbon: berbalaguna@aek.eus / 607 530 132
Getxon: egizugetxo@gmail.com / 722 789 302
Uribe Kostako berbalaguna: ukberbalaguna@gmail.com / 722 710 595
Izena emateko:
Bete formularioa eta guk konfirmatuko dizugu lekua ✍️ labur.eus/amillubi
Ordainketa bideak
TRANSFERENTZIA: gure elkartearen kontu korronte-zenbakian, norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa ES20 3035 0067 66 0670062588, titularra: “Egizu Getxo Euskaldun elkartea”.
BIZUM bidez DOHAINTZA/EMAN atalean sartuta (ezin da BIDALI atalean egin) Egizu Getxo Euskaldun elkartea idatzi edo 04438 kodea erabili. OHARRA: Ez dago telefono zenbaki batekin lotuta. Zalantzarik baduzu: 722 789 302
Bazkari musikatuan zer?
Kantari aplikazioa erabiliko dugunez aldez aurretik deskargatu dezakezu eta sakelako telefonoan instalatuta eraman. Google Playko lotura hemen. Eta App storekoa hemen. Hau da abestuko ditugun kanten zerrenda, alfabetikoki ordenatuta: 564, Amets, Azken dantza, Bagare, Baldorba, Baratze bat, Begiak barrez-barrez, Behin betiko, Eperrak, Guk euskaraz, Ikusi mendizaleak, Itsasontzi baten, Ixil-ixilik dago – Anteron – kalian gora, Koldobike, Kontrapas, Loretxoa, Martxa baten lehen notak, Matalaz, Oi ama Eskual Herri, Oroitzen zaitudanean, Topa dagigun, Txantxibiri, Txoria txori, Xalbadorren heriotzean, Zenbat gera, Zurekin batera.


Leave A Comment