
Urte berriko asmoen artean euskara gehiago erabiltzeko prest bazaude, Mintzapraktika taldeetako atea zabalik duzu. Talde berriak sortu nahi ditugu eta horretarako izena eman dezakezu, astean ordubete eta astero etortzeko asmoa baduzu, animatu, doan baita.
Formulario honetan zure datuak eta ordutegi posibleak adierazi eta guk deitu edo idatziko dizugu talde proposamen batekin, gogoratu, euskararik onena erabiltzen dena da.
Getxon eta Uribe Kosta osoan taldeak martxan daude, adin guztietakoak, astean zehar egunero, goiz zein arratsaldez. Talde batzuetan zaletasunen arabera elkartzen gara, yoga, egur-tailua, bizikleta, ortu ekologikoak, mendia, mahai-jolasak; besteetan asteroko erritmoan gabiltza, zerbait hartzen dugun bitartean mintzapraktika egiten dugu. Eta euskaraz egiten badugu?
Informazio gehiago: https://egizu.eus/berbalaguna/

Leave A Comment