
Berriro ere, SENDIk antolatu dituen zenbait ekimenen berri eman nahi dizuegu, eta, bide batez, parte hartzera animatu. Ez galdu aukera, eta animatu etortzera!
SOLASALDIA: HAZKUNTZA KONTZIENTEA.
Solasaldi honek heziketa tradizionalari buruz hausnartzea proposatzen du, sari, zigor eta xantaian oinarritutako heziketari buruz, eta askotan, ohartu gabe, gure seme-alabekiko loturan nola eragin dezaketen.
Hazkuntza kontzientetik, haurren jokabidea komunikatzeko modu gisa ikustera gonbidatzen dugu, ez zuzendu edo kontrolatu beharreko zerbait bezala.
Errespetuzko alternatibak aztertuko ditugu, laguntzeko eta erantzukizuna eta autonomia sustatzeko aukera emango digutenak, lotura emozionala indartuz.
Hausnartu eta tresna praktikoak eskainiko ditugu, elkarrekiko errespetuan, ulermenean eta lotura seguruan oinarritutako harremana eraikitzeko
Mireia Moral.
Irakaslea, pedagogia terapeutikoko espezialista, hezkuntzan hogei urte baino gehiagoko esperientziarekin.Hazkuntza kontzientean aholkularia; familiei laguntzen diet hezkuntzan eta hazkuntzan agertzen diren zailtasunetan.

Nori zuzendua: gurasoei, hezitzaileei eta hezkuntzan interesa duen edonori.
Martxoak 16, astelehena, 17:30ean, Zubileta eskolan.
Aforo mugatua, izena emateko hurrengo formularioa betez edo 622 433 085 telefonora deituz.: labur.eus/HAZIBIDEAK26
Hitzaldia doan da eta haurtzaindegi-zerbitzua egongo da baina aldez aurretik eskatu behar da, hurrengo formularioa betez edo 622 433 085 telefonora deituz.

Leave A Comment