Idoia Carramiñana idazleak gidatutako egitasmoa dugu Kluba, hilean behin, astelehenetan, B1 eta B2 mailarako egokiak diren irakurgaiak proposatuko ditugu eta denon artean komentatu, zalantzak argitu eta gozatu! Algortako Villamonte kultur etxean izango dira topaketak 19:00etan hasita.
Euskaltegian ikasten bazabiltza edota euskalduna bazara baina euskarazko liburuak irakurtzeko ohiturarik ez, eta berriro ere euskaraz irakurri nahiko bazenu, hauxe da zure lekua.

2026ko udaberrirako liburuak:

Martxoak 9, 19:00, Villamonte Kultur Etxean // Freeport (B1)

Ander Odriozolaren narrazioa. Elkar argitaletxea. Villamonteko liburutegian aleak eskuragarri izango dituzte mailegatzeko.

Apirilak 13, 19:00, Villamonte Kultur Etxean // Iruleak

Garazi Albizuaren komikia. Txalaparta argitaletxea. 

Maiatzak 11, 19:00, Villamonte Kultur Etxean // Moio: gordetzea ezinezkoa zen

Kattalin Minerren gogoetarako proposamena eta memoria-ariketa bat. Elkar argitaletxea.

 

***Villamonteko liburutegian eskuragarri izango dituzue irakurriko ditugun liburuak.

Leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea: labur.eus/irakurlekluba
Informazio gehiago: 619935541 Garazi / egizugetxo@gmail.com