πŸ“£ Mintzodromoa & Jolasdromoa 2026
Uribe Kostako Mintzodromorako prest!? πŸ—£ πŸ’¬

Ikasten ari bazara edo euskalduna bazara, euskara konpartitzeko eguna da! Euskara kalera atera eta erabilera indartzera goaz! πŸ“’

A1 edo A2 mailan zaude? Lasai, 🎲πŸͺ† Jolasdromoa zuretzat da!

Noiz? πŸ“† Martxoak 5, osteguna
Non? πŸ“ Plentziako Jai alai
Nola? 4 saio egingo ditugu: 10:00etan, 12:00etan, 17:00etan (saio honetan mintzodromoa besterik ez) eta 19:00etan
🎼20:15ean Kantujira PLENTZIA KANTAGUNE lagunen eskutik

✍🏼 Hobeto antolatzeko eman izena: labur.eus/ukmintzodromoa

Animatu eta parte hartu! Bete ditzagun plazak euskaraz!  🫢🏽

UK Berbalaguna 722710595

Hauexek landuko ditugun MINTZAGAIAK:

  • ZURI BURUZ
    Definitu zure burua hitz batekin.
    Zein super botere izan nahiko zenuke?
    Inoiz lan egin duzu lanbide maskulinizatu batean? Ze bizipen izan duzu?
    Zein ohitura txiki aldatu nahiko zenuke? Zein da zure planik gustukoena?
    Zein izan da gertatu zaizun gauzarik barregarriena?
  • KULTURAREN ZIRRARA
    Zein film, bideo-jolas, liburu, telesail edo komikik markatu zaitu?
    Zer motatako liburuak edo komikiak irakurtzen dituzu?
    Telesailak ala filmak nahiago? Zeintzuk?
    Antzerkira edota kontzertuetara joaten zara? Lagunduta ala bakarka?
    Influenzerrik jarraitzen duzu sare sozialetan?
  • EUSKARA ETA KORRIKA
    Noiz, nola eta norekin iritsi zen euskara zugana?
    Non eta norekin erabiltzen duzu? Zein erronka duzu euskararekiko aurten?
    Euskarak ba al du generorik? Adibideren bat bururatzen zaizu?
    Zer da zuretzat KORRIKA? Parte hartzen duzu? Zenbat denbora edo kilometro?
    Ezagutzen duzu aurtengo abestia? Korrikaren hasieran edo amaieran egon zara inoiz?
    Zer dakizu Korrikaren historiari buruz? Noiz eta nork sortu zuen?