PARKEAN OLGETAN

Getxoko parkeak elkargune bizi eta ireki bihurtu nahi ditugu, non jolasa eta euskara eskutik helduta joango diren. “Nor da nor?”  jolasaren bidez, parte-hartzaileek modu natural eta dibertigarrian euskaraz aritzeko aukera izango dute.

Maiatzeko hiru ostiraletan, Gernika parkean hasita, arratsaldez, Getxoko hiru parke desberdinetan, dinamika desberdinak proposatuko ditugu, taldean aritzeko dinamikak EUSFERAko lagunekin batera. Horrela aurten, parkeak euspazioak bihurtuko ditugu, herrian denok elkarrekin parte hartzeko eta euskara sustatzeko espazioak.

Talde txikietan aritu, euskaraz egin, umeen sorkuntza eta parte hartzea bultzatu nahiko genuke, gertuko tratua sustatzeko. Begirale-talde bat eta SENDIn parte hartzen dugun guraso taldeak lagunduko ditugu umeak.

Saioak doakoak dira. Hainbat jolas izango ditugu, egokiak 3 urtetik aurrerako umeentzat.

Maiatzaren 8an, 17:30ean Gernika Parkera joango gara. Malakate parkean izango da bigarren hitzordua, maiatzaren 15ean San Isidrotako jai-egitarauaren barruan, 17:30ean Algortako San Nikolas plazan izango da gure hirugarren hitzordua, maiatzaren 22an 18:00etan.

Norentzat: 3 urtetik gorakoentzat, gurasoekin batera.
Materiala: jolasen bat ekarri nahi baduzue, aurrera!
Gurasoen lan taldean antolaketarekin lagundu nahi badiguzu edo proposamen bat baduzu, eman izena beheko formularioan. Eskerrik asko!