Bizikletazaleok eta berbalagunok gure asteburua prestatzen ari gara ekainaren 5etik 7ra,  bizikletaz 🚴🏾🚴🏽‍♀️, Plazaola bide berdean ibiltzera joateko. Animatu gurekin ekaineko lehen  asteburuan, gazte, ume eta helduok batera, asteburu-ederra euskaraz bizitzera.

Asteburuan zehar alde zaharra, Malkorreko begiratokia, Aitzarrateta iturburua eta beste hainbat leku bisitatzeko aukera izango dugu. ( https://www.lekunberri.eus/zer-bisitatu/)

 

BIZIKLETA-ASTEBURUA

Plazaolako bide berdea
Ostiral arratsaldean Getxotik irten, Lekunberriko kanpineko aterpetxean hartuko dugu ostatu eta Plazaolako bide berdean ibiliko gara zapatuan eta domekan.

Helduek ere euskaraz berba egin behar dute.
Noiz: ekainaren 5tik 7ra, ostiraletik igandera
Non: Lekunberriko aterpetxean, bi gau, bi gosari eta bi afari.
Norentzat: ume eta gurasoentzat, euskaraz komunikatu behar
Matrikula: Laster zehaztuko dugu.
Prezioaren barruan: gau biak, afariak, gosariak eta bizikleten garraioa furgonetetan.
Eraman behar: bizikleta, lo zakua, toalla eta larunbateko zein igandeko bazkariak.
Izena emateko epea: maiatzean zehar edo lekuak bete arte

Larunbatean, Lekunberritik irten eta Leitzaraino joango ginateke. Distantzia: 15 km (joan)
Igandean, Plazaolako beste zati  bat, Lekunberri- Irurtzun.

Kotxe partikularretan joango gara eta bizikletak eramateko furgoneta alokatuko dugu. Aralar kanpinean 2 gau pasako ditugu.

Izena emateko: bete ondorengo formularioa, https://labur.eus/bizikletaasteburua  idatzi 622 433 085 (Aitziber) edo sendigetxo@gmail.com helbidera.