Zer da berbodromoa? Zertarako da? Norentzat da?
Euskara giro lasaian kalera ateratzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egitea dira Berbodromoaren helburuak. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea… azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Berbodromoan, euskaldunak elkartuko gara eta elkar ezagutuko dugu, eta jai-giroan tarte atsegin bat pasatuko dugu.Zer da jolasdromoa? Norentzat da?
Duzun euskara maila duzula talde txikietan jolastuz ondo pasatzeko gunea da. Jolasdromoan 10 laguneko taldetan arituko gara mahai baten bueltan, Fikzio Fabrikako lagunek gidatuta. Jolasdromoaren kasuan herritar ororentzat irekia izango da.Nola egingo dugu?
👨👨👦👦 BERBODROMOAK eta JOLASDROMOAK🎲 Romoko Santa Eugenia plazan goizez, eta Algortako San Nikolas plazan arratsaldez, egingo ditugu, bertan aulkiak egongo dira taldeak egiteko eta zenbakiekin zehaztuko ditugu taldeak. Talde bakoitzean bost pertsona egongo dira, dinamizatzailea eta lau lagun, berriketa lasaian. Taldeetan euskara ikasten ari den jendea euskara dakien jendearekin elkartuko dugu eta interes orokorreko hiru gairi buruz berba egingo dugu. Ordubetez berriketan, gai bakoitzarentzat 15 minutu izango dira eta gai baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak mahaiz mugituko dira, mintzakidez ere aldatuz. Goizean bi txanda egingo dira: 9:00etan eta 11:00etan; eta arratsaldean txanda bat 18:00etan. Parte hartzeko izena eman behar da.
1-Leku zatar eta ederren kokapena partekatu?
- Zein da Euskal Herriko txokorik itsusiena? Eta politena? Baduzu ohiturarik bisitatzen dituzun lekuen lokalizazioak partekatzeko? Sareetan ikusten dituzun lekuetara joaten zara?
2- Korrikaren ostean zer? Euskaraz non egin?
- Korrikaren zirrara bizi berri dugu, eta hemendik aurrera? Zure ustez garrantzitsua da aisialdian euskarazko eskaintza egotea?
3- Kultura geldirik dago ala etengabe aldatzen doa?
- Gure identitatea eraikitzen omen du kulturak. Arteak, literatura, erlijioa, petsamendu eta baloreak erdigunean ditugu. Aldatzen ari direla uste duzu?
Gainera, arratsaldez 19:30etik aurrera KANTUJIRA Algortan Itxarkantu eta Itxas Argia Kantari Kanta taldeekin! … eta mokadutxuak ez dira faltako ere!
Izena emateko bete hurrengo formularioa edo sartu HEMEN !

Leave A Comment