Idoia Carramiñana idazleak gidatutako egitasmoa dugu Kluba, hilean behin, astelehenez, B1 eta B2 mailarako egokiak diren irakurgaiak proposatuko ditugu eta denon artean komentatu, zalantzak argitu eta gozatu! Algortako Villamonte kultur etxean izango dira topaketak 19:00etan hasita.
Euskaltegian ikasten bazabiltza edota euskalduna bazara baina euskarazko liburuak irakurtzeko ohiturarik ez, eta berriro ere euskaraz irakurri nahiko bazenu, hauxe da zure lekua.
2026ko udazkenerako liburuak:
Urriak 5, 19:00, Villamonte Kultur Etxean // Kamisoi zuri zetazkoa
Alaine Agirreren album ilustratua-bilduma. Ekain argitaletxeko Bakanak sailekoa. Villamonteko liburutegian aleak eskuragarri izango dira mailegatzeko.
Azaroak 9, 19:00, Villamonte Kultur Etxean // Eta galtzen bagara zer?
Egoitz Zelaia idazlearen eleberria. Elkar argitaletxea.
Abenduak 14, 19:00, Villamonte Kultur Etxean // Etxeko urak
Leire Bilbao idazlearen poesia liburua. Susa argitaletxea.
Villamonteko liburutegian eskuragarri izango dituzue irakurriko ditugun liburuak.
Leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea: labur.eus/irakurlekluba
Informazio gehiago: 619935541 Garazi / egizugetxo@gmail.com

Leave A Comment