AURTEN ERE DENOK IKUSI MIKUSIRA!

Sara herrian ospatzen den Ikusi Mikusi proiektuak,  euskara hutsean lehen HAUR eta GAZTE LITERATURA AZOKA sortzea du helburu. Ikusi Mikusi azokak bere seigarren edizioa ospatuko du aurten, eta urriaren 10ean, larunbatean, Familien Eguna izango da. Euskal haur eta gazte literatura azoka honetan, familiek elkarrekin euskal kulturaz eta literaturaz gozatzeko aukera izango dute, egun osoko jardueren bidez. Egun honetan, liburu azokaz gain, tailer eta ikuskizunak eskainiko dira. Tailer eta ikuskizunetan izena emateko 👉🏽 Ikusi Mikusi | Sara | Haur eta gazte literatura azoka

📍 Egitaraua:
Ostirala: auto partikularretan Ziburura
📚🎭 Larunbata: Sara herrian ospatzen den IkusiMikusi.eus haur eta gazte literatura azokaz gozatu, azokan programatutako ikuskizun eta tailerretan parte hartuko dugu.
🥾🧙🏽‍♀️ Igandea: ibilbide erraza, familian egitekoa, 6 km

Giro paregabea 😉.

✅ Ostatua Ziburuko Borda Zahar aterpetxean hartuko dugu.

  1. Prezioa: 58 €  pertsonako (gosaria & lo)
    Prezioaren barne: bi gau + bi gosari
  2.  Afariak eta bazkariak denon artean aurrerago lotuko ditugu
  3. Eraman beharrekoa: lo zakua, larunbat eta igandeko bazkariak.

Antolatzaileak:  Sendi Proiektua & Uribe kostako berbalaguna 

📝 Informazioa eta izena ematea:
📞 622 433 085 (Aitziber) 722 710 595 (Fabio)
📧 sendigetxo@gmail.com & ukberbalaguna@gmail.com