Irakurle Taldeak – Amaia Egidazu Arrube (Ipuin kontalaria eta haur-literatura dinamizatzailea)

Zer dira?
45 minutuko hileroko saioak, haur-literatura, ipuinak, kantuak, poemak eta hitz-jolasak oinarri hartuta, familian eta euskaraz irakurketaz gozatzeko.

Helburua
Haurren eta helduen artean kalitatezko denbora partekatzea, lotura afektiboa indartzea eta irakurzaletasuna modu atsegin eta ludikoan sustatzea. Aldi berean, helduei etxean haur-literatura lantzeko baliabideak eta aholkuak eskaintzen zaizkie.

Helburu nagusiak

  • Haur-literaturaz gozatzeko espazioak sortzea.
  • Guraso eta haurren arteko lotura indartzea.
  • Euskal haur-literatura eta ahozko ondarea ezagutaraztea.
  • Euskarazko materialen erabilera sustatzea.
  • Etxeko irakurketa ohiturak eta bibliotekaren erabilera bultzatzea.

Norentzat?
3-6 urte bitarteko haurrentzat, beraientzat erreferente den heldu batekin (gurasoa edo bizikidea, ahal dela). Helduen parte-hartze aktiboa funtsezkoa da.

Hizkuntza
Saioak euskaraz izango dira. Euskararen oinarrizko ulermena beharrezkoa da, eta etxean euskararen erabilera sustatzea ere saioen helburuetako bat da.

Hiru saio iraungo dituen talde honetan parte-hartze aktiboa eskatzen zaie gurasoei zein haurrei. Adin honetako haurrentzako jardueretan gehienez 10 familia onartuko dira.

Saioak urriaren 19an, azaroaren 16an eta abenduaren 14ean izango dira 17:00etan Villamonte Kultur Etxean, Algortan

Saioak doakoak dira eta aurretik izen emate formularioaren bidez edo whattsappez (622 43 30 85) izena eman behar da. labur.eus/sendi26